XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUGARREN IRULDE-ALDIYA.

SINFOROSA TA KATALIN.

SINFO.: ¿Kataliñ, maixuari albist-egiñ al-diozu?.

KATA.: Bai andria, ta Joakintxo ikusteagatik pozez zoratzen dagoala esan dit.

SINFO.: Ziñezten det; gure Joakintxo maitagarri da, izan ere.

KATA.: Maixuak esan dunez, guztiz azkarra dala dirudi.

SINFO.: Orixe bai; buru galanta baldin badu ere, premiyan dago.

Onezkeroz, liburutako izki guziak ilintxi ditu.

KATA.: Izkiak zertzuk dira?.

SINFO.: Letrak.

KATA.: Baña, etxekoandrea, burua orrenbezte nekatzeak on-egingo al-dio?.

SINFO.: Jakiñak, jakin bearrik ez dauka, ta gaurko egunean, bizitzen gaitz da; denpora batean iru ta bi lau zirala jakinta bezterik gabe, alkate edo iskribau izan zitekean baña gaurko egunean, Santzonek aña jakinta ere, maukarik txikiena arrapatzen gaitz dago.

KATA.: Eta ori, ¿zerengatika da?.

SINFO.: Mundua, berriztaratuaz dijoalako; atzo, gauza zan trezna batek, gaur ezertarako balio ez du; nere gazte denporan odolkiak, atzaparrekin sakatuaz betetzen ziran, ta gaurko egunean, indarrakin betetzen dituzte.

KATA.: Bai noski, len ere indarrik gabe beteko etzituzten.

SINFO.: Indarra zer dan ez dakizu.

KATA.: ¡Bai zera! Jakingo ote det, bada.

SINFO.: Indar berriyan esan nai dizut.

KATA.: ¿Berririk alda, gero?.

SINFO.: Bai, emakumea; argi egiten dun indarra.

KATA.: ¿Kristillustika?.

SINFO.: Orixe; gure maixuak, bezte izenik ez dagokiola dio.

KATA.: Dana dala; makiña bat orrelako asmatzen dute.

SINFO.: ¿Orrenbezte kalbo zergatik ikusten degula uste dezu?.

KATA.: Illea erortzen zayelako.